FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 29-01-2009 09:41
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 85
Aupa!

ba ni Bilbokoa naiz ta "elurra" bezala, euskera ikasten ari naiz...horregatik, ondo etortzen zait foro hauen sorkuntza! eskerrik asko :D
Euskararekin bezala, eskiatzera ikasten ari naiz bebai (hau askoz errazagoa da :P ). Normalean Valdezcaray-era joaten naiz, hau bai euskaldun estazioa! jende asko euskalduna da eta.
Beno, hemendik ikusten dugu!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 29-01-2009 10:23
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Beno nire txanda heldu da:

Joseba da nire izena eta Gernikarra naiz. Kostatik hain gertu egon da ere eskiatzea atzegin dut, surfaren ordez. hay que joderse! nik aurreztuko nuen diru pilarekin Diablillo

NI ere beste batzuen antzera azken aldi honetan Mendiak.net-en ibili naiz, eta jarraituko dut (hori espero). Benetan harrituta euskarazko foro honengatik, bazen ordua. Zorionak hau aurrera atera dutenei!

Tobazix-entzat mezua: mendiak.net zure zain dagoan topic bat idatzi dut, Eski Alpetarreko monitore izateko froga batzuen inguruan

Unai, aspaldiko, zer moduz?

Eta beste guztioi Kaixo berriz! hamendik ikusiko dogu elkar!

Ah, eta pixka bat gaztelaniaz "un poco" da Diablillo
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 29-01-2009 10:26
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Ahaztu egin zait esatea. Normalean Frantziako (edo Okzitania esan beharko naben?) eski estazioetara joaten naiz: La PIerre, Luz, Mongie, Gavarnie, Peyragudes. Aurten Gourettera joan nahi dut, aspaldi (20 urte? sorprendido ) joan barik nago-eta
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 11:19
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 8.693
Aupa!

Ba Granadatik mendizale bilbotarra nauzue, eskiatzailea enaz, baina hemetik pasako naiz noizbehinka zuen erreportaiak etabar ikusteko.

Oso ona ideia, baina... beste foro berri bat? holan ezin da bulegoan lan egin, laoxtia: foro orokorra, Sierra Nevadakoa, Mendizalea, Eskalatzailea, Desaforadoa, eta orain hau? Ez dut astirik, mekauensotx! risas risas risas

Beno jende, hemetik topako gara, ta jakina, Granadara bazatozte, abisau! smiling smiley pulgar arriba



Aupa ATHLETIC TXAPELDUN!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
axi
axi
Bidalita: 29-01-2009 11:22
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 502
Azkenengo 20 urtetan ez bazara joan Gourettera ez duzu ezagutuko oso aldatuta dago, hoberantz noski.
Ondo pasau
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Nineok
Bidalita: 29-01-2009 11:26
A ze sorpresa!

Ni Zumarrakoa ta eskiatzailea, batez ere Jaca aldean edo frantziako pirineoetan ibiltzen naiz.

Orain arte ez det asko idatzi foroan, hemendik aurrera gehio ibiliko naiz.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
DonostiarrakFormigalen
Bidalita: 29-01-2009 12:00
Egunon danoi

Norbait daki ze eguraldi datorren asteburu hontako(Urtarrilak 30-Otsailak 1) Formigalen? Badakigu metro bat elur erori dala baino ez dakigu ze eguraldi egingo dun. Milesker.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 12:05
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 26
Aupa ekipo,

Ideia ona euskal atala!

Ni Alberto naiz erdipurdiko eskiatzailea, neska eta biok frantzia aldera joan ohi dugu eskiatzera.

Agur bero bat guztiei!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 29-01-2009 12:19
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Cita
paulgranada
Aupa!

Ba Granadatik mendizale bilbotarra nauzue, eskiatzailea enaz, baina hemetik pasako naiz noizbehinka zuen erreportaiak etabar ikusteko.

Oso ona ideia, baina... beste foro berri bat? holan ezin da bulegoan lan egin, laoxtia: foro orokorra, Sierra Nevadakoa, Mendizalea, Eskalatzailea, Desaforadoa, eta orain hau? Ez dut astirik, mekauensotx! risas risas risas

Beno jende, hemetik topako gara, ta jakina, Granadara bazatozte, abisau! smiling smiley pulgar arriba

Ba hamen beste bat risas risas
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 13:32
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 8.693
Cita
Oiz

Ba hamen beste bat risas risas

Ya, ta lagun guztiek behin ta berriro: "eginzazu facebook kidea", "eginzazu tuentikidea", "sartu messenger-en"... holan ez dago laneiterik, internet madarikatua!!! risas risas risas



Aupa ATHLETIC TXAPELDUN!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 14:02
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.022
Kaixo guztioi:
Tobazix bezala azken urteotan Nevasportetik ez naiz sarritan pasatzen, mendiak-en gustora sentitzen naizelako. Askok badakite zergatik.
Hala ere euskaraz adierzazteko aukera ez dut galduko eta burua aurkezteari ekingo diot.
Gasteizen exilatutako bizi den erdimadrildar erdi yanki euskaldunberri (naiz ta zarra izan) nauzue. No entiendo
Odol-hizkuntz-bizileku nahasketa ederra daukat zain eta burmuinetan, beraz azken batean nongoa naizen jakin gabe (eta asko ere ez dit inporta, egia esan), edaten dudan tokikoa naizela erabaki dut.
Eskiatzaile gisa txikitan (hots aspaldian Triste) hasi nintzen, baina 15 eta 30 urteko tartean beste interes batzuk bahitu zuten nire aktibitatea. Orain berriz galdutako denbora berreskuratzen nabil, eta ahal dudan heinean eskiatzen dut, garajeko aldapan elurrik balego, bertan ere zirristatuko nintzateke. Estazioetatik geroz eta urrutiago ibiltzen naiz, duela urte batzuk trabesia edo mendi eskia ezagutu nuenetik, hain zuzuen ere. Nire 'spot'-ak rodando batez ere Mendebaldeko Piriniotan daude Luz, Gourette, Astún eta Candanchú askotan (Formigalfobia diagnostikatu dit psikiatrak) eta Valdezcaray-eko pista eta ez pistek ere ezagutzen naute.
Batzutan eskapadak egiteko baimena ematen didate seme-alabek, eta Alpeetan ibilia naiz (Les Arcs, Sestriere, Val Thorens eta Tignes pistetan; Chamonix-Zermatt, Vanoiseko bira eta Berner Oberland, trabesian), Kanadan (Lake Louise eta Kicking Horse, eta Roger's Pass trabesian) eta EEBBn (Copper Mountain, Breckenridge eta Aspen).
Guzti hau xabi...ren kurrikuluma pixkat konpentsatzeko Diablillo kontatzen dizuet.
Serrera goitizena Andorrako Pic de Serrerari hartu nion, nire bizitzako eskiadarik hoberena han egin nuelako (gero hobetu dudala uste dut, hala ere).
Tira, hau da hau. Hemendik ibiliko gara.

smiling smiley
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 14:23
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 3.760
Neu ere aspaldi honetan foroen mundutik apur bat kanpo nabil, eta ibiltzen naizenean gehienbat mendiak-en nabil. Hala eta guztiz ere uste dut foro honek eskaintzen duen aukera merezi duela. Aurkeztuko dut neure burua, beraz:

Xabi nauzue eta ez naiz bizi Saharako haima batean, Artziniegan baino (euskal far westean, ezagutzen ez duzuonontzat). Sortzez Barakaldokoa naiz (eta ez daukat paro obrero), baina urte asko dira herrian "txertatu" nintzela. Elur kontuak? ba denerik egin izan dut, batez ere eski alpinoa, baina baita ipar-eskia eta snowa ere. Iaztik mendiko eskia egiten nabil, ahal den neurrian. Ibili gehienbat Frantziako Pirinioetatik ibiltzen naiz, nahiz eta ia Pirinio osoan eta Frantziako alpeetako lekuren batean ere ibili naizen eskiatzen. Eta inguruotan, noski, elurrak uzten digunean.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
MOG
MOG
Bidalita: 29-01-2009 14:24
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 38
Iepa iepa!!!

Izugarrizko ideia interesgarria iruditu zait euskarazko foro-a sortzearena, bikaina! Eskerrik asko otu zaizuenei!

A ze bizkaitar eta arabatar inbasioa!!! ZER DA HAU!!! Ai amaaaa... jaja, broma da! Balantza pixkat bat egonkortzeko, gipuzkoar bat hemendik. Mikel naiz, lasarte-oriatarra eta 23 urtekoa. Txikitatik Candanchun eskiatzen (bai bai, eskiatzen esan dut... jjj) dut, nahiz eta beste estazio batzuk ezagutzea ere gustoko dudan! Snowboard-a eta ipar-eskia ere probatu ditut, baina eskia nahiago!

Laister arte!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 14:53
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.739
Cita
ELUR
Cita
Unai
...
Unai... ze esan, ba "ager vasconum" bizi dan "saltus vasconum" deitutakon jaiotako mutile nazela, hau da, Zadorrari begira, baie ez Gasteizen... Arabako lautadako herri txiker baten baizik. smiling smiley...
...eta foro honetako sortzaile garrantzitsu bat ere chino amable , eta ,eztzaitez izkutatu, Diablillo ...foroaren moderadore bat (besteok Asisa ta ni neuk gara) .

Ni izkutaketan???? sorprendido sorprendido sorprendido

Ke ba!! Seintxuaren aita zeu zara... egia esan, seine biren aita Diablillo

Nik ahal dudan neurrian esku bat botako dut, baina egia esan askorik behar ez izatea espero dot. Azken baten geu be hamen ondo pasetako ta elurraz disfrutetako gagoz hamen.

Eta bai, Joxeorratuari eskerrik beroenak emon beharko dizkiogu. Nire partez emonak gera daitezan. smiling smiley



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 16:10
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 497
Kaixo guztioi,

Ni Iker naiz, Sodupe-koa, EuskalHerriko (Gadafik dioen bezala) Far-West-ekoa, ez Artzininiega bezain "West" baina ia-ia.

Eskiatzailea, korrikalaria, mendizalea, "intento de biker", ta heltzen zaizkidan kirol guztien zalea.Baina ikaslea naizen bitartean ez nai dudan bezainbeste!(gutxirako, espero det Diablillo )
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 16:37
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 194
Epa danoi!

Ibon naz, 22 urte daukaz eta idazkeran igarriko dozuen modun, bizkaitarra naz, Berritxu-kue. Eskia eitxen dot eta elur malutak Elur-ek bidalitako mezu pribatu baten bitartez ezagutu dot (eskerrik asko elur). Asko gustau jate 3 urte nevasport.com en eraman eta gero foro euskaldun bat sortzea. Gora euskera!!




FOR-O-MIGAL. Aditu nahi ez duenak ez du entzun behar.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 16:58
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 31
Kaixo danoi!!!!!
Ba nik 23 urteko Legazpiarra.

Eskiau, ba al den lekuan, Valdezcaray, Arette edo Astun.

Poztekoa da Nevasport-en barruan euskarazko foro bat edukitzea, beraz badakizue danok, bertan sarri sartu ta zuen esperientziak kontatzea.

Aldez aurretik, eskerrek eman foro berri hau sortzeko borrokan ibili dian guztiei.

Aio, ta laster arte
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 17:04
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 116
Kaixo guztioi.

Ez dakizu zelako poza hartu dodan hau ikustean. Lekeitio aldetik Internet gabe gaude , baina foro honetan idazteko aukera izanda kampora joan naiz.

Poza , alde batetik Euskaldun asko daudela ikusirik zer hoberto gure hizkuntzan aritzea baino, beste batzuk egiten duten bezala.
eta bestetik ustez minoritarioa izanik , mezu bastante dagolako.

Hori bai batzuk beti bazala gure aurka. bueno ohituta gaude.


Gora gu!!! risas
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 17:37
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 560
Aibalaostia!!,
kriston sorpresie hartun dot. Ordue ezan da eskidjeri buruz berba itteko foro bat euskeraz topatie. Ia alegiñ apurtxu bet itten badun eta sarri idazten badun.
Bizkaittarra, izatez kostaldekue baie aspalditzik Durangaldien bizi nai.
Eskidje??, geidjen bat pirineo frantsezan, bearn, hautes-pyrenees eta haute-garonan. Palilerue baie noizipen fondue eta snowari be emoten'tsat (asko be gitxiau).
Bueno hurrengoko mezuek bizkaiera batuan botaten saiatuko nai, baie lenengokue, presentaziñue itteko neure euskerien in'bi'nauen.
Gorantzidjek danori!!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Maf
Maf
Bidalita: 29-01-2009 18:45
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 38
bueno ba ahaztu in jaten komentetie. estaziño naikotxo esautzen duaz( baqueira astun, arette, cauteret, grandvalira,formigal,valdezcaray,...)jajjaja bueno ba hori aber ikusten garen egun baten valden edo, jajaja.
oingo astian nonor ibili bier da cauteretetik?¿?aber ba norbait esagutzen duan

paxxxx



Inork maite ez duelako maite dut
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 18:48
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 457
Iepa!!!

zorionak eta eskerrik asko foroa sortu duten guztiei!

ba ni zarauztarra naiz, (azken urteotan bilbon ordu gehiegi igaro ditudan arren...risas )eta 24 urte ditut. Normalean Luz Ardidenera joaten naiz snow egitera, ikasleonatzat merke-merkea baita!

Foro generaleko postetik iritsi naiz foro honetara, baina foroen zerrendan ez dut foro hau ikusten. Ez al da foro honetara linkik egongo?
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 19:50
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 497
aitor:
foro zerrenda, "grupos de nieve y montaña" atalean du link-a. Jun jeisten ta agertzen da "Neus de Lleida" ta "profesionales de la nieve" artean.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 19:55
Admin
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 47.276
Cita
herri636
aitor:
foro zerrenda, "grupos de nieve y montaña" atalean du link-a. Jun jeisten ta agertzen da "Neus de Lleida" ta "profesionales de la nieve" artean.

pulgar arriba pulgar arriba hemen dago smiling smiley





Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 20:55
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 457
Eskerrik asko bioi.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 21:11
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 196
Ideia ona baina sorpresarik ez !!
"Kristalezko bolan" ikusita neukan aspaldian risas , norbaiti komentatu nion.

Pozten naiz zuengatik (badakit moderatzaile lana ondo egingo duzuela, nola esaten da? "no os faltan tablas" Diablillo )
Baina batez ere, euskarak aurrerapausuak ematen ikusteaz.

Ni azken bolada honetan mendiak.net-en ibiltzen naiz, baina hemen sartuko naiz noizean behin, baina beti bezala, idatzi baino gehiago irakurri egingo dut.

Zorte ona izan! pulgar arriba
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-01-2009 21:44
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 310
Aupa denoi!!

Galdakaotik aurkezten da (konkurtso bat bezala jaja) Guso,edo agustin paperak esaten duten bezala. 22 urte ditut eta 4-5 urte eskiatzen.Normalean pirineo frantsesetara joaten naiz,npy eski estaziotara bereziki.nire euskara ez da literatura nobela saria irabazteko,baina espero dut honekin pixka bat erabiltzea ez ahazteko.

eta gora euskadi! pulgar arriba



En busca de los alpes
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 30-01-2009 00:10
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 497
Lasai zure euskera mailarekin guso!
nere kodrillan batek euskeraz dakien bakarra da "salda dago"...tabernetan jartzen duelako!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 30-01-2009 00:23
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Aupa!

Ni Jon naz, 22 urteko zornotzarra.Oin halandabe,ikasketak direla ta, Grenoblera etorri naz bi urtetarako. Eskiatzeko lekuak? Momentu hontan Les Deux Alpes ta Les 7 Laux (biher adibidez horra goaz).

Euskaldun barrientzako galdera bat daukot: zer nahiau dozue, euskera batuen edo bakoitzak berean hitzeitea? Nik eztaukot inungo arazorik batuen idazteko. Etxeko hizkerak zuen ulermenean eragiten baldin badau, abisau.

Ondo izen ta zaindu
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 30-01-2009 00:48
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 497
Aupa jon,
Bi alde ikusten dizkiot "Etxeko hizkera" idazteari:

- Batzutan berriro irakurri beharko ditugu mezuak (ez da arazo handiegia)
- Gure (euskaldunberrion) euskera aberastuko dugu.

Hortaz (nigatik behintzat) idatzi eroso sentitzen zaren modun...ea besteek zer dioten.

Gabon!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
ku
ku
Bidalita: 30-01-2009 00:48
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 4.237
Kaixo denoi,nik Kike dut izena eta Barañaingo naiz.Normalean Bakeiran eskiatzen dut eta "palillero" naiz ere.Lan egunetan euskara ikasten ari naiz IKAko euskaltegi batean,urte honetan bigarren B nago eta oso pozik nago.Beno astarkada bat denontzat eta hurrengo arte pulgar arriba !!!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta






AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.