Ba, hori , ziuraski jadanik irakurri duzu Foro Orokorrean , baina hala ere gogoratzen dizuet:
Habemus Kedada 2010 !!
Aurten Boi-n ospatuko da, apirilean 10 eta 11an , eta izango da zazpigarrena Nevasportako historian. Honetakoak ni lauren egon naiz eta beti beti galanta pasa dugu.
Nahiz eta pixka bat "friki" iruditzen , azkenean ez da ezer ezta arraroa ezta deserosoa, beti aurkitzen duzu edonor, ezaguna ala ez, malda batzuk jaisteko, elurrari buruz hitz egiteko ....eta garagardo pila edateko
.
Bakarrik "akto ofizial" bat dago: larunbateko afaria....eta noski ez da beharrezkoa. Beste gauzak antolatzen dira : ski-tests, zozketak, taillerak .... baina , niretzat behintzat, beste "Elur-friki"-ekin eta Nevasportako lagunekin egotea garrantzitsuena da.
Ni neuk aurten joango naizenik ez dakit, ia ia ezetz esaten dut orain
, nire hirugarrena otsailean iritsiko da eta nire emaztea nahiko ona izan arren.....gehiegi dela uste dut.
Hala ere, behar bada eta azken momentuan , nork daki!! ....zuek ahal duzuenak.......anima zaitezte!!!