FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 01-02-2010 15:19
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 155
Aupa danoi,

aurrekuan esamiñak behin bukauta,egun pasa jun giñan Bardonecchia-ko estaziñoa. Horrenbeste gogo neuzkan eskiau ta deskonektatzeko ez nitxuala argazki gehixegi etara baña bueno batzuk hemen doiatz. Aber beste egun baten jun eta argazki gehixaukin reportaje bilingüe txikin bat itxen doten.

Bardonecchia Turinetik trenian ordu t'erdira dago eta ikasleentzako forfaitak 17€ balio dau astelehenetik ostiralera. Larunatetan berriz 22€ ordaindu bidia eta gauza kuriosuena da lagun bat erun zeinkelea eta honek be zurekin jutearren deskontua dauka (25€). Berez, Via Lattea-tik oso gertu dao, hurrengo tren estaziñua da. Horreatik uste dot pixkat honen itzalpian bizi dala. Hala ta be estaziño nahiko majua da ze bere 100km-ek askoako emuten dabe, gañera pisten %80a arbola artian dae eta honek be zeoze espeziala emuten jao estaziñuai.

Pisten mapia

bueno ba uste dot argazkitxo batzuk jarri bikotela bestela hau tostoi bat izan leike...

Turinetik trena goizeko 7:20an urtetzen zan, tren honekin 9retako ia bardonecchian geneden eta eguna hobeto aprobetxauko giñuala pentzatzen giñuan.



behin ikaslientzako eski txartela hartu ta direkto pisteta jun giñan. Egixa esan gauzia etzan oso ondo hasi, antza egun hortan eski karreran batzuk zeren eta jende askok antza ostirala jai hartzea, lehenengo telesilliantzat kriston kolak zeren. Guk Campo Smith-en hartu giñuan lehenengo telesillia.





kurso eta karrerak ebitatzeko asmuakin, direktamente estaziño dana kruzau giñuan eta Pisten mapia beitxuta, eskuma eskumatik hasi giñan benetan eskiatzen, gero egunian zier ezkerreruntz bueltan juteko.

hurrengo argazkitxan ikusi leike zelan asmau giñuan alde honta juten ze praktikamente bakarrik eon giñan eskiatzen.

segidan pisten argazki batzuk jartzen ditxut













Pista kurioso bat zeuan, sole izena daukana, pista erdixan animalixen figurak zeuzkela erakusketa bezela









aipamen berezi bat merezi daben pista bat, pista olinpikua da, ez da oso zaila baña azkenian pista baten 800-900 metroko desnibela bajatzen dozu eta pista nahiko luzia da.



gañera, hasieran daukan rasante kanbixuan ondorixoz, eskiatzen zoiatzela balkoi efektua itxen dau pistiak eta aurrian daukazun paiajiak txikitxu itxen zaitxu.

Aparte sekotore igualian (Melezet), olinpica+guglia rossa be oso bajada majua bihurtzen da. Chesal sektoretik eskumara geratzen dan thabor pista gorrixa be oso interesantia da nahiz ta hau ez izan oso luzia. Goi aldian daon Vallon Cros arrastria ezin izan giñuan hartu itxitxa zeualako. Les Arnauds-eko sektorian interesantia baitxa, rapillon/roccette+les arnauds bajadia itxia da, beste bajada luze bat desnibel poli batekin.

Gure kasuan, goizeko 9:30-10etatik atzaldeko 4rak arte eskiau giñuan ezetarako geatu barik (bazkaldu trenian in giñuan atzaldeko 4:30etan). Jafferau sektoria ez giñuan ikutu be in ze autobus bat hartu bizan berta juteko eta ez geunkan gogoik denboraik "galtzeko" (kontutan eukitxa aurreko egunian bukauta geunzkala esamiñak...ansiedadia zeuan...) bestela pista danetatik ibili giñan "fisi 50" eta "smith" pistak izan ezik. Itxura oso ona dauke baña jende gehixegi zebillen alde horretan (Campo Smith sektoria).

Apunte "negatibo" edo hobetu beharreko gauza bat arrastrien erabileria izango litzake. Goiko partian abusau itxen dabe erena, eta azkenian jota etxo polbo geatzen jatzu hankan arrastriak hartziana (batzuk benetan dia luziak: Colomion, Clos, Seba eta Bosco).

bueltaakuan nola genden esplikatzeko imajen batek asko esan leike, jejeje



lehen esan bezela, Bardonecchia, Oulx-eko (Via Lattea) estaziñuan hurrengua da eta bueltaakuan estaziñoko kartelai argazkixa etaratzia intentau neban baña etzan oso ondo urten. Kartelian berez, Oulx-Sestriere-Claviere jartzen zeban.

Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 01-02-2010 21:47
Erregistro-data: 14 urteak lehen
Mezuak: 822
Erreportaia polita.
Invidia "apur bat" sortu didazu. Ai ama, Alpeak! Bueltatzeko gogo handiekin.

Ala, aber Elur Malutak animatzen den.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 02-02-2010 16:55
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Mila esker gustainen argazkiengatik! pulgar arriba

Estazio earra ematen deu, pinuak eta guzti; hori basurdeak ez aipatzearren risas

Ea noiz daukaten aukera berria Alpeetara joatekoa, haze enbidia (baina sanoa gero!)
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 04-02-2010 00:32
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Ostia...... Aritz?
Hemen be topau beharra bada ba.....
Datorren astean Grenoblera ez? Hemen ikusiko gara..... guiño
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 04-02-2010 15:38
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 155
jaja

hi bixetako zein aiz? Julen edo Jon

bai bai, hurrengo astian Grenoblea, zela dakik hori? jajajaj
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 04-02-2010 19:03
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Ni Jon, Julenen frikada handiena Toquero ta ibaigane inguruek dire risas

Zu zatozen astea pixkat jodidu eiztie, lanetik pirineotara jun behar dot ta neurketa batzuk itera. Baina bueno,egun baten jun ta hurrengoan etorri izengo da. Reportaje konjunto bat iteko moduen egongo gara.
Portzierto, izarak erosizuz? guiño
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 04-02-2010 21:40
Admin
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 47.273
mila esker, gustainen pulgar arribapulgar arriba



Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 05-02-2010 15:03
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 11.767
las fotos me han gustado..........................smiling smileysmiling smiley
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 05-02-2010 15:06
Admin
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 47.273
lehena euskaraz, ezta? saltos de alegriasaltos de alegria

[www.nevasport.com]



Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 08-02-2010 17:38
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.737
Ederra erreportajie!!!smiling smiley

Mila esker, krixtolako enbidia eman didazu!!!


Enfadado - AngryEnfadado - Angry

risasrisasrisas



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul


Eraberritua 1 aldiz. Azkeneko eraberriketa: 08/02/2010 17:39 , Unai -k eginda.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta






AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.