FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 16-03-2009 09:27
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 31
Egunon guztioi!

Norbait egon al da astebukaera hontan La pierren? Zubian jutekotan nabil eta gustatuko litzaidake elurra ze muz daon jakitea.

Milesker danoi.

Aioooooo
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
jj69
Bidalita: 16-03-2009 09:49
Aupa!

Ni atzo bertan izan nintzen La Pierren, goizean. Elur asko dago, hortaz arazorik batere. Baina bero handitxoa egiten du eta egun eguzkitsu hauekin berehala oso astuna bihurtzen da. Arraindegietan aurkitu dezakezunaren antzerakoa, ja ja. Hori behekaldean. Goi aldean ez zegoen gaizki, baina goiza aldegin genuen eta ez dakit eguerdi ostean nola egongo zen.

Dena den, uste dut zubian pirinio guztian "arazo" bera izango dugula. Eguraldia itzela bñ elurra eskasa.

Ongi ibili.

JJ
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 16-03-2009 11:19
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Cita
jj69
Dena den, uste dut zubian pirinio guztian "arazo" bera izango dugula. Eguraldia itzela bñ elurra eskasa.

Neri gustatzen zait elur hori, izan ere oso dibertigarria egiten zait. Halere egunaren bukaeran eskaiola usaina hartzen du...

Nik candanchún egon naiz asteburuan eta zuk diozun era berdinean zegoen.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 16-03-2009 11:30
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 31
Milesker bioi.

Bueno ba orduan elur ona topatzeko goiz jun beharko deu, bazkal ordurarte tope ibili eta geo ikusiko deu ze in.

Ondo segi eta geatzen zaigun elurraz gozatu.

Aiooooo
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
jj69
Bidalita: 16-03-2009 11:45
Cita
gorosabel
Cita
jj69
Dena den, uste dut zubian pirinio guztian "arazo" bera izango dugula. Eguraldia itzela bñ elurra eskasa.

Neri gustatzen zait elur hori, izan ere oso dibertigarria egiten zait. Halere egunaren bukaeran eskaiola usaina hartzen du...

Nik candanchún egon naiz asteburuan eta zuk diozun era berdinean zegoen.

Ja ja. Niri be gustatzen zait, bñ leku batzutan abiadura pila moteltzen dizu. Egia da, holako egunetan, goizez pistetan ondo ibili leikela eta eguerdi ostean pistaz kanpo bigundutako elurretan gustora nabil.

JJ
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 16-03-2009 14:35
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Cita
jakizu
Milesker bioi.

Bueno ba orduan elur ona topatzeko goiz jun beharko deu, bazkal ordurarte tope ibili eta geo ikusiko deu ze in.

Ondo segi eta geatzen zaigun elurraz gozatu.

Aiooooo

Halere, ez zaite jun oso goiz, hasieran elur-izoztua topatuko dezulako. Ordu onak 10:30-tik 14:00-ra gutxi gora bera dira.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 16-03-2009 16:37
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 3.760
Udaberrian kontua da, lekua, ordua eta orientazioarekin asmatzea. Hala eginez gero, asko gozatu daiteke, baita pistetatik kanpo ere.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 18-03-2009 11:55
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 31
Bihar frantzian greba egongo dela eta, norbaitek ba al daki estazioa irekita egongo den?
Milesker
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta






AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.