FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 06-12-2009 18:05
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 267
aupa

nola erran genezake "nieve polvo".....hauts elurra???
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 06-12-2009 18:42
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Arratsaldeon,

Hitz bardinek erabilite.... "Elur-hautsa" ondo legoke

Ondo izen
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 07-12-2009 12:57
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 322
Cita
Luz-Ardiden
Arratsaldeon,

Hitz bardinek erabilite.... "Elur-hautsa" ondo legoke

Ondo izen

Ez al da " elur bustia" erabiltzen " aguanieve esateko?. Ba horri helduta, nik "elur hautsa, elur gogorra" eta horrelakoak erabiliko nituzke.

Hala ere, ez ote da garaia orain arte jendeak eman dituen iritzi eta klabeekin hitzegiari forma emateko?.
Ondo ibili.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 09-12-2009 19:02
Erregistro-data: 15 urteak lehen
Mezuak: 116
Kaixo guztiei.

Hainbeste hitz berrirekin azkenean kristoren eztabaida egin beharko dogu eta ateratako emaitzak euskaltzindiara bidali risas

Orain serio. Euskarak bertute handi bat izan du beti, eta hau, oso deskriptiboa izatea dela da. Hortaz, seguru guk uste ditugunak baino askoz hitz gehioago daudela elur munduari dagozkionak eta ez badaude (seguru badirela Euskaldunak mendeetan mendiko jendea izan da eta) hitzak elkartuta sor ditzazkegu etengabe berrituz doan eski munduko hiztegia osatzeko.

Eta ea noiz hasten garen Hiztegitxo bat ateratzen. Foro honen formatuan gaitza izango da baina baten bati bururatuko zaio zerbait.

Agur eta elurte sasoi ona izan.

esan gabe neukan, oraindik TOURMAETeko elur arrastoak kentzeko ditut botetan risasrisasrisas
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 10-01-2010 12:47
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 267
EITBko euskara zerbitzutik:

ELURRA

Elur arin: mehea, lodia ez dena.
Elur gogor (nieve dura)
Elur handi: elurerauntsi ederra.
Elur izoztu (nieve helada)
Elur larri: erauntsi ederra. (= elur handi) (¹ elur xehe)
Elur-baltsa: elurra urtzen hasitakoan sorturiko lupetza. (= elur-gesal. 2)
Elur beltza: elurra urtzen hasita. (= elur-gesal. 2)
Elur-birrin: oso bikor txiki eta opakodun elurra.
Elur-bisuts: haizeak eragiteko moduko elur xehea.
Elur-bizi: elur multzoa jaustea. (=elur-jausi, elurrauso, elur-lurte)
Elur-busti: euriarekin nahasturik datorrena. (= elur-euri)
Elur-eraso, -erauntsi, -jasa: elur-ekaitza.
Elur-euri: euriarekin nahasirik datorrena. (= elur-busti)
Elur-garo: elurbusti xehea, haizeak bultzatua. (cellisca)
Elur-garosa: ale txikia, arina.
Elur-gazura: elur ugaria.
Elur-gesal: 1.geruza mehea. / 2. urtzen hasitakoa. (= elur-baltsa)
Elurhauts (nieve en polvo)
Elurhauts gogor (nieve en polvo dura)
Elur-jausi: elur multzoa jaustea. (=elurbizi, elurrauso, elur-lurte)
Elur-lakatz: urtu ez den elur izoztua.
Elur-lapats: lurra nekez estaltzen duena, oso geruza mehea.
Elur-lapasta: lurra nekez estaltzen duena, oso geruza mehea.
Elur-lapatx: maluta txiki eta gogorra, txingorraren antzekoa (=pikor, txipitx, txingo)
Elur-luma: elur-ale bakoitza. (=maluta, malko, malo)
Elur-lurte: elur multzoa jaustea. (=elur-jausi, elurrauso, elurbizi)
Elur-malko: elur-ale bakoitza. (=maluta, luma, malo)
Elur-malo: elur-ale bakoitza. (=maluta, luma, malko)
Elur-maluta: elur-ale bakoitza. (=luma, malo, malko)
Elur-mataza: elur-ale handia. (cf. luma, maluta, malko)
Elur-nabar: guztiz gatzatu edo urtu gabeko elurra.
Elur-olde: batbatean jausitako elur multzoa (=elur-bizi, elur-lurte, elur-jausi, elurbildu, elurrauso)
Elur-pikor(ta): pikorka, ale txikika jausten den elurra. (nieve granulada)
Elur-salda: zapaldu eta zikindurikoa.
Elur-txingo: oso maluta txikiko elurra.
Elur-txipitx: hasieran botatzen dituen luma txikiak, sumatzen ez direnetakoak.
Elur-xehe: ale txikikoa (nieve en polvo)
Elur-xintxar: elur-maluta txikia. (¹ mataza) (cf. luma, maluta, malko)
Elur-zaparrada.
Elurketa: elur-zaparrada.
Elurbildu: elur multzoa jaustea (=elur-jausi, elur-lurte, elur-bizi, elurrauso, elurrolde)
Elurrauso: elur multzoa jaustea. (=elur-jausi, elur-lurte, elur-bizi)
Eluso: elur-alea. (=maluta, luma, malo, malko)
Eluts: oso elur fina, mehea
Elur-pats:: elur zapaldu eta zikindua Sekulako patsa zegoen kaleetan.
Udaberrielur (nieve primavera)

ESAPIDEAK





Elurretara egon: elurraren antza ageri, elurra ekarri.
Elurretara eman: elurraren zantzua hartu.
Elurra ezarri: gogortu. / metro erdi ezarri du.
Elurra gatzatu: elurra gogortu (cuajar).
Elurra gesaldu: elurra urtu.
Elurra nabartu: zuritu, elurrez estali.
Elurra urtu.
Elurtu: 1. elurra egin / 2. elurrez estali, jantzi.
Lanbera egon: elurra bigundu, arboletatik jausten hasi.
Lanberatu: elurra bigundu, arboletatik jausten hasi.
Lurmendu: elurra urtu edo kendu, leku guztietan ez bada ere.
Lurmen egon: zuritu barik, bai elurra gogortu ez delako, bai urtu egin duelako.
Narras egin:: elurra edo lurra beherantz egin, etorri

Elurra mara-mara / bala-bala / zara-zara / malo-malo ari.
Elurra atarian izan: etxe parean.
Elurra alazo egin: oparo bota.
Elurra garratz egin: indartsu, gogoz.
Elurra gogoz / gogoki: oparo bota.
Elurra lodi ari: gelditu barik, matazaka.
Elurra mardul / gilboka ari: oparo bota.
Elur gizenak bota: oparo, lodi.


ESAKERAK

- Elurrak ixten ditu ateak. (Intza)
- Garizuma erdia negua zen, osorik ere ez bazen. (Intza)
- Aran urtia, elur urtia: elur urtia, aran urtia (Intza)
- Ilbeltza txuri? ez ardi ez axuri. (Intza)
- Edururte, gariurte (año de nieves, año de bienes)
- Edurra goianbehian, zetaia buruan, zer izango ete da aurtengo neguan?
- Edurra teilatuan abarra basoan, taloak egiteko uruna auzoan.
- Edurra teilatuan, sakua lepoan, ibili beharko dogu aurtengo neguan.
- Edurraren gaineko hegoa, kapa daukanentzat beroa.
- Elurra, zuria delarik, beltza da.
- Edurra, zuria dala, baltza da.
- Urriko edurra, zortzi hilebeteko eldurra.
- Kandelario, edurra dario; San Josek lagunduko dio.
- Kandelarioz edurra, joan da neguaren bildurra.
- Kandeleraz bildurra, Santa Agedaz edurra.
- Elur, melur, enuk hire beldur: badiat etxean arto ta egur.
- Ururte, elururte.
- Eizak, eizak ebia, gure etxean bazegok garia. Eizak, eizak elurra, gure etxean bazegok egurra. Eizak, eizak kaskabikoa, gure etxean bazegok hanka bikoa.
- Elur askoko urtea, urte dohatsua.
- Elur larriak egunaldi; elur xeheak, elur handi.
- Elur melur, enuk hire beldur, etxean badiagu arto eta egur.
- Elur xeheak elurte handi, elur larriak egunaldi.
- Elururte, zituurte.
- Izotz handia, elur gura; neskatxa ederra, dantza gura; neskatxa zakarra, mutil gura.
- Txinbilourte, elururte.
- Tzizerkorra ta elur, ni Jaunaren beldur.
- Hobro iraiten du barridean emazte gaixtoak ezik martxokoan elurrak.
- Baxaranurte, elururte.
- Gaur hotz, bihar izotza, etzi elurra, banuen beldurra.
- Lantxerra martxoan noraino, apirilean elurra haraino.
- Martxoan arie gorri, goizoro elur berri.
- Marxoan lantxerra noraino, aprilean elurra karaino.
- Martxoan lainoa norartio, aprilean elurra karartio.
- Abendoan elurra burdinez, urtharrilan elurra altzairuz, otsailan elurra zurez, martxoan elurra urez.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 10-01-2010 20:26
Erregistro-data: 14 urteak lehen
Mezuak: 822
Beste esaera bat:

Ezkur urte, elur urte.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 24-12-2011 17:23
Erregistro-data: 14 urteak lehen
Mezuak: 822
Kaixo denoi:

Infernuetatik berreskuratzen dut mezua, heldu zaidan informazioa zuei helarazteko. Firefox nabigatzailean aukera bat dago, zeinekin zure ordenagiluko barran euskarazko hiztegi onenak ( Euskalterm, Elhuyar, 3000, Zehazki, Batua, UZEI, Harluxet...) begibistan baitaude. Aplikazioak Euskalbar du izena, minutu batean deskargatzen da, eta guztiz dohainik da. Gure pantailak txorradaz beteta daude askotan, eta ezinbestekoa iruditu zait aplikazioa hau, euskeraz aritu nahi duen edonorrentzat, behintzat.

Gabon zoriontsuak denoi.


Eraberritua 1 aldiz. Azkeneko eraberriketa: 24/12/2011 17:24 , aloé 221 -k eginda.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 29-12-2011 11:57
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.736
Cita
aloé 221
Kaixo denoi:

Infernuetatik berreskuratzen dut mezua, heldu zaidan informazioa zuei helarazteko. Firefox nabigatzailean aukera bat dago, zeinekin zure ordenagiluko barran euskarazko hiztegi onenak ( Euskalterm, Elhuyar, 3000, Zehazki, Batua, UZEI, Harluxet...) begibistan baitaude. Aplikazioak Euskalbar du izena, minutu batean deskargatzen da, eta guztiz dohainik da. Gure pantailak txorradaz beteta daude askotan, eta ezinbestekoa iruditu zait aplikazioa hau, euskeraz aritu nahi duen edonorrentzat, behintzat.

Gabon zoriontsuak denoi.

pulgar arribapulgar arriba

Aspaldi dekot nik jarrita. Hala ere, seguru bati baino gehiagori ondo datorkiola.

Eskerrik asko



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta






AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.