FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 17-03-2009 10:40
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 68
Aupa lagunak,
5 urteko alaba daukat, candanchura joaten gera eskiatzera, monitore bat nahiko nuke berarentzat hartu, eta nola ez, euskalduna izan dadila, bestela nere alabak ez bait du tutik ulertuko. Ezagutzen duzue monitore euskaldun jator bat? Milla ezker
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 17-03-2009 11:36
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Aspaldi Gernikar bat zegoan bertan, Jon Ibarra (Ainhoa Ibarraren neba). Ez dakit gaur egun bertan jarraituko duen aspaldi ez bainoa handik. Ziurrenik euskaldunen bat egongo da, ea norbaitek laguntza gehiago eman ahal dizun
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 17-03-2009 20:26
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.022
Ez nago ziur, baina uste dut Leo San Sebastiánek euskaraz dakiela.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 17-03-2009 21:18
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Badakit durangotar gazte bat dagoela ume txikiekin, Ibon izenduna. Baina ez nago zihur euskera dakienik...
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 18-03-2009 13:38
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 135
Agian monitore euskaldun zerrenda bat estazioz-estazio onuragarria litzaiguke, ez bakarrik haurrentzat, eskiadore-ikasle anitz baitago euskaraz eskolak eskertuko lukeena.

Aurten denboraldia oso aurreratua dago baina datorren urterako hari berezi bat sortu dezakegu gai honekin.

Zer diozue?

----------------------------
Be (fresh) powder, my friend.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 18-03-2009 15:21
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Cita
karisoke
Agian monitore euskaldun zerrenda bat estazioz-estazio onuragarria litzaiguke, ez bakarrik haurrentzat, eskiadore-ikasle anitz baitago euskaraz eskolak eskertuko lukeena.

Aurten denboraldia oso aurreratua dago baina datorren urterako hari berezi bat sortu dezakegu gai honekin.

Zer diozue?

Iruditzen jazte ez dala lan erraza izango No entiendo
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 18-03-2009 17:06
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 68
Cita
karisoke
Agian monitore euskaldun zerrenda bat estazioz-estazio onuragarria litzaiguke, ez bakarrik haurrentzat, eskiadore-ikasle anitz baitago euskaraz eskolak eskertuko lukeena.

Aurten denboraldia oso aurreratua dago baina datorren urterako hari berezi bat sortu dezakegu gai honekin.

Zer diozue?

Oso ondo iruditzen zait.Gainera beraientzako ere oso propaganda edarra izengo da.
Norbaitek monitore euskaldun bat ezagutzen badu, ipini bearreko datuak: (ondo iruditzen bazaizue)
- IZEN ABIZENAK:
- ESTAZIOA:
- MODALITATEA:
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Batallero
Bidalita: 18-03-2009 23:31
Formigalen badira euskaldun asko lanean bai eskia irakasten eta snowboarden ere bai.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 19-03-2009 14:46
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 135
Cita
Batallero
Formigalen badira euskaldun asko lanean bai eskia irakasten eta snowboarden ere bai.

Bai noski. Eta Candanchun, Astunen, Vaqueiran, Frantziar Pirineoetako estazioetan ere,... eta munduan zehar sakabanatuak egongo dira hainbat eta hainbat monitore euskaldun.

Nola egin dezakegu informazio guztia hau denon artean biltzeko eta nevasporten bidez erabiltzaileei eskuratu? Agian bakoitzak ezagutzen duen estazioei buruz zer edo zer idatzi eta norbaitek dena bateratzea?

Bada ez bada, hona nire aportazioa, ea eredu bezala baliogarria den:

Astunen, beheko eskolan (bi daude), Arkaitz. Eskia irakasten du, oso teknikoa eta oso "kañeroa" esan didatenez. Goi maileko eskiadorentzat irakasle aproposa.

Beraz, bete beharreko esparruak hauetxek dira: Non, zein, zer eta nola.

----------------------------
Be (fresh) powder, my friend.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 20-03-2009 09:50
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 322
Arkaitz Yurrita. Ormaiztegikoa. Oso kañeroa, eta jatorra. Mendizale amorratua, eta eskiatzaile oso ona. Gainera euskeraz oso ongi. Astunen.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
batallero
Bidalita: 21-03-2009 21:11
Formigalen eskia irakasten temporada osoan : Mikel eta Enaitz. Aste bukaeretan Aimar eta Aitor.
Snow irakasten: Mike,Aritz eta Iñaki.
Zuzenean beraiengatik galdetu eskolan.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 18-11-2009 02:07
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 916
Astunen:-Arkaitz Yurrita
-Hodei yurrita
-Bea Irunñarra
-Zigor Barrankakoa

Jatorrak eta goi mailako teknika
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 18-11-2009 23:03
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 135
Kaixo denoi,
post hau benetan interesgarria eta praktikoa iruditzen zait. Baina informazioa antolatzeko konplikatu xamar ikusten dut.

Hona proposamena:

- Moderatzaileak hari berri bat ireki dezala, txintxetarekin eta beste izenburu batekin (Camp d'Anjou-ren aurka ez dut ezerrez, baina nahiko mugatua ikusten dut izenburua). Monitore euskaldunen zerrenda, 2009-2010 denboraldia, edo horrelako zer edo zer.

- Hari horretan bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu eta moderatzaileak noizbehinka jaso eta eguneratzen ditu post berri bat ipiniz.

- Hari honen helburua: euskaraz eskolak hartu nahi dituenarentzat tresna bat sortzea, batez ere umeentzat.

- Hari honen lege nagusia: monitoreen berri eman, inoiz ez kritikak.

- Hari honen esparru geografikoa: Pirinioak eta Alpeak

- Hari honen esparru teknikoa: disziplina denak, hurrenez hurren: eskia, snowa, FSa, FRa, telemarka, zeharkaldikoa,...

Zer iruditzen?

----------------------------
Be (fresh) powder, my friend.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 19-11-2009 15:08
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.736

Nigatik ederto pulgar arribapulgar arriba

Ea moderatzaileek zer esaten duten.

Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 20-11-2009 09:12
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 68
Cita
karisoke
Kaixo denoi,
post hau benetan interesgarria eta praktikoa iruditzen zait. Baina informazioa antolatzeko konplikatu xamar ikusten dut.

Hona proposamena:

- Moderatzaileak hari berri bat ireki dezala, txintxetarekin eta beste izenburu batekin (Camp d'Anjou-ren aurka ez dut ezerrez, baina nahiko mugatua ikusten dut izenburua). Monitore euskaldunen zerrenda, 2009-2010 denboraldia, edo horrelako zer edo zer.

- Hari horretan bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu eta moderatzaileak noizbehinka jaso eta eguneratzen ditu post berri bat ipiniz.

- Hari honen helburua: euskaraz eskolak hartu nahi dituenarentzat tresna bat sortzea, batez ere umeentzat.

- Hari honen lege nagusia: monitoreen berri eman, inoiz ez kritikak.

- Hari honen esparru geografikoa: Pirinioak eta Alpeak

- Hari honen esparru teknikoa: disziplina denak, hurrenez hurren: eskia, snowa, FSa, FRa, telemarka, zeharkaldikoa,...

Zer iruditzen?

pulgar arriba
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 20-11-2009 16:26
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Ados, nahi badezute zabalduko dut horrelako hari bat.

Beraz, horretarako, ezkertuko nizueke, pribatuz edo nahi dezuten bezala, dakazuten informazioa bidaliko bazenidate, nik informazio hori era ordenatu baten eskegitzeko.

Ea egiten degun aurten pasaden urtean hitzegin genuen "hiztegia" ere pulgar arriba

Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 20-11-2009 18:22
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Niri be idea ona iruiditzen jat.
Hori bai, nire aportaziñoa hutsan parekoa izengo da, eztaukot idearik be. Pirineotan, eskiatzen hasi nintzenean autodidakta planean ibili nintzen eta gero eski klaseak alpeetan hartu dodaz, baina frantsesez.

Portzierto.... aste bat baino ez!!
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 23-11-2009 11:44
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.736
Cita
Luz-Ardiden
Portzierto.... aste bat baino ez!!

Edurrak hala nahi badu behintzat!!verde

Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Gurutz
Bidalita: 12-12-2009 21:27
Kaixo denei:

Candanchuko egoeraren berri ez dut baina Arango bailara ezagutzen dut. Hemen moniore euskaldunak badira, bai eski eta bai snowerako eta baita beste zenbait aktibitate egiteko ere. Ni neu horietako bat naiz, iada denbora daramadana Arango bailaran eta T.D.2a daukat duela urte gutxi aterata. Arango bailarari buruz zerbait jakin nahi ezkero hemen natzaizue.

Denboraldi hona opa dizuet.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 04-10-2010 21:36
Erregistro-data: 13 urteak lehen
Mezuak: 80
Epa, Gurutz:
Baqueiran klaseak ematen dituzu?
Ze maila? Hasi berrientzat ere bai?
Lagun batentzat da. Seguraski astebururen batean hara joango gara-ta.
Eskerrik asko ta ondo izan,
Leire
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 26-10-2010 17:29
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 916
Kaixo Leire!!!
Astunen euskaldun monitoreak badituzu, ski maila guztiak ematen dituzte.
(Arkaitzek eta Beak) fijo dakite.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 27-10-2010 21:46
Erregistro-data: 13 urteak lehen
Mezuak: 80
Eskerrik asko, Bidusound!

Ta nora jo behar da? Baqueirako Ski Eskola ofialean daude Arkaitz eta Bea?

Agur bero bat
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 01-11-2010 16:02
Erregistro-data: 13 urteak lehen
Mezuak: 80
barkatu, nahastu egin naiz, ematen du Bea ta Arkaitz Astunen daudela.

Baqueiran bilatu nahi dut. Lagun batek eskiatzen ikasi nahi du ta seguraski asteburu baterako hara joango gara. Era Skola ona al da?
Eskerrik asko ta ondo izan
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 02-11-2010 20:09
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 916
Cita
Ikeamendi
barkatu, nahastu egin naiz, ematen du Bea ta Arkaitz Astunen daudela.

Baqueiran bilatu nahi dut. Lagun batek eskiatzen ikasi nahi du ta seguraski asteburu baterako hara joango gara. Era Skola ona al da?
Eskerrik asko ta ondo izan
Bai hoiek Astunekoak dira
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 23-11-2010 21:54
Erregistro-data: 13 urteak lehen
Mezuak: 80
Cita
Gurutz
Kaixo denei:

Candanchuko egoeraren berri ez dut baina Arango bailara ezagutzen dut. Hemen moniore euskaldunak badira, bai eski eta bai snowerako eta baita beste zenbait aktibitate egiteko ere. Ni neu horietako bat naiz, iada denbora daramadana Arango bailaran eta T.D.2a daukat duela urte gutxi aterata. Arango bailarari buruz zerbait jakin nahi ezkero hemen natzaizue.

Denboraldi hona opa dizuet.

Epa Gurutz!
Lagun batek eskiatzen ikasi nahi du. Lehen aldia izango da. Ikastaro bat egin nahi du Baqueiran. Larunbat ta igandean ematen al da ikastarorik hasi berrientzat? Berak ez luke bakarrik egon nahi, taldeko ikastaro bat nahi luke.
Eskerrik asko eta ondo izan
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Gurutz
Bidalita: 01-12-2010 18:19
Egunon denei:

Lehenengo barkatu hain beste tardatzeagatik erantzuten. Nik klase eta nibel guztietako klaseak ematen ditut. NAhi izan ezkero Aiarasmin egiten dut lan. Ez dakit hemen publizitaterik egin daitekeen baina badugu web orria. Ez dakit ere hemen jarri dezakedan nere posta elektronikoaren helbidea. Nahi izan ezkero @gmail naiz, eta honen aurretik neugurutz jarrita nere posta elektronikoa da, nerekin kontaktuan jartzeko. Behin bailarara etorri ezkero Vielhan dagoen txapela tabernan Asier nagusiarengatik galdetu eta berak jarriko zaituzte kontaktuan nerekin edo Aiarasmi eskolarekin.
Denboraldia iada hasi da eta ez da bat ere gaizki etorri. Hemen oraingoz elurra oso ona dago eta honek ez du bat ere itxura txarrik. Anima zaitezte etortzera!!!!!!!!!

Agurrak denei.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta

AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.