FOROS NEVASPORT.COM

Bidalita: 10-02-2009 17:05
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Lehengo egunean, Cerdanyan ibilitako egunen erreportaitxua egiten nendun bitartean orain arte euskeraz esan ez dodazan berba batzu topa nenduzan. Ohitura falta izango delakoan nago, baina harrezkeroztik pentsatzen ibilia naiz eta danon artean "estilo liburutxu bat" egin daikegula bururatu asten.

Gogoratzen dodazan berben artean, bat adibide gisa plazaratuko deutsuet:

Elur-metak.

Ez nendun jakin zelan deitu erderaz "bañeras", frantsesez "bosses" eta ingeleraz "bumps" deitzen duguna, ta burure etorri astena bedar-metak izen ziran... ta holantxik deitu nenduzen "bañerak" esan beharrean. risas risas risas risas

Beste adibide bat teleaulkia da. Berton jarri nendun baina irakurten doten bakotxen kristolako kolpea emoten deuste begietara. Nik aulkiak deituko neuskie, beste barik.

Ez dakit zer pentsatzen dozuen... baie polito leitike nire ustez ta holan ohitura hartuko genduke "erdarakadak" erabili beharren smiling smiley

Zuen aburuz itzi iten dot smiling smiley



Printzipioz mezuan agertu diren berbak batu eingo dotaz:

Bañeras(es)//Bosses(fr)-> Elur-metak / Elur pilaketak / Konkorrak
Cantos (es)// -> Ertzak / Kantalak
Espátulas(es)//Spatules(fr)-> Eski aurrekaldeak / Eski buruak
Colas(es)//-> Eski buztanak
Fijaciones (ataduras)(es)//-> Lokarriak
Telesilla(es)//Telesiège(fr)-> Teleaulkia / Aulkia
Alud(es)//Avalanche(fr)-> Elurrolde / Elur jausi
Telesqui(es)//Teleski(fr)-> Teleski, Zaldia
Esquí de fondo(es)-> Ipar Eskia
Espesor(es)// -> Lodiera

Eta definizio bat:

Uxin= haizeak altzatzen duen elur fin-fin hori, ia zirimiri izoztu baten antzerakoa (jj69k ipinita)

Haien artean onartuenak dirudienak beltzez ipini ditut... baie diskutitzeko asko dago bitartean... aldatzen joango da zihur smiling smiley



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul


Eraberritua 4 aldiz. Azkeneko eraberriketa: 21/08/2009 11:51 , Unai -k eginda.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 10-02-2009 21:36
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 1.124
Ze gai interesgarria eta polita atera duzun!!!!!!. Nik ez daukat mailarik zerbait esateko gai honi buruz, baina hemen, lagun pila bat egongo dira euskerazko maila ona daukatenok. Horregatik jarraituko dut irakurtzen......... zerbait ikasteko. Eskerrik asko......

sorprendido
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 10-02-2009 23:44
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Nik eztakit ba.....
"Kimikoegi" gelditzeko arrisku galanta dau baie saiatzeak kalterik eztau iten.
Hori bai, "powder"-ak, "powder" izeten jarraituko dau ez?
"Poudreuse" deitzea be badau baie...... ezta horren "guay"-a

smiling smiley smiling smiley smiling smiley

Ondo izen
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 10-02-2009 23:59
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 322
Cita
Unai
Lehengo egunean, Cerdanyan ibilitako egunen erreportaitxua egiten nendun bitartean orain arte euskeraz esan ez dodazan berba batzu topa nenduzan. Ohitura falta izango delakoan nago, baina harrezkeroztik pentsatzen ibilia naiz eta danon artean "estilo liburutxu bat" egin daikegula bururatu asten.

Gogoratzen dodazan berben artean, bat adibide gisa plazaratuko deutsuet:

Elur-metak.

Ez nendun jakin zelan deitu erderaz "bañeras", frantsesez "bosses" eta ingeleraz "bumps" deitzen duguna, ta burure etorri astena bedar-metak izen ziran... ta holantxik deitu nenduzen "bañerak" esan beharrean. risas risas risas risas

Beste adibide bat teleaulkia da. Berton jarri nendun baina irakurten doten bakotxen kristolako kolpea emoten deuste begietara. Nik aulkiak deituko neuskie, beste barik.

Ez dakit zer pentsatzen dozuen... baie polito leitike nire ustez ta holan ohitura hartuko genduke "erdarakadak" erabili beharren smiling smiley

Zuen aburuz itzi iten dot smiling smiley

Ondo diozu Unai. Plastikozko euskera gehiegi eitten deu.. eta holako gauzak jator eta polittak die. smiling smiley
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 11-02-2009 10:21
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 3.760
Uste dut, Unai, jorratu bako eremu bat zabaldu duzula ;-)

Ez da ideia txarra holako berbategi bat osotzea, euskarak dituen berezko baliabideak erabilita eta egungo erabilera kontuan hartuta.

Lehenengo eta behin beharbada beste hizkuntzetan erabiltzen direnak batu beharko genituzke, eta ondoren proposamenak egin eta banan banan eztabaidatu.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 11-02-2009 11:48
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Egia da lar kimiko eta artifizial geratzeko arriskua dekola... adibide gisa nik erabilitako teleaulki berbea txarto eiten dast belarriten. Nik neuk gurago dot "aulkia" baino ez esatea

Baie para nendun beste adibidea "Elur metak" edurra metatute egoten dala ta ez dast hain txarto eiten.

Niretzako garrantzitsuena ezer ez asmatzea da, bildu egitea baizik. Zerrendatxu bet saiatuko naz eiten ta plazaratukotsuet eia ze pentsatzen dozuen.

Bitartean noonok gure badau hasi... guiño



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Joer, idatzitakoa galdu zait. kabenzotz! Ostabe idatzikot.

Gure etxian, Telesilla Aulkia da, Arrastre eto Teleskia Zaldia eta Telekabinak Arraultza.

Pistatik kanpo gabiltzanian frirrai egiten dogu eta Baineretara goazenean Batxeetara goaz, nahiz eta hori erderakada bat izan. Egia esan niretzat meta hitzak beste mota bateko pilaketa bat irudikatzen du, ez baineratakoa. Ez dakit, baina agian metatu hitzak ez du elurraren azaleran gertatzen dena azaltzen, baizik eta toki zehatz baten gertatzen dena. Adibidez haizeak sortzen dituen pilaketak edo makinek geroago erabiltzeko metatzen duten elurra. Baina tira, nik erabiltzekotan metak esango nuke soilik, ez elur-metak.

Bestalde, kuñari etxetxoa deitze diogu (umeen eragin nabarmena dago gure hiztegian) eta Giroak egiten direnean Jiratu edo Biratu egiten dogu. Fakie-n joatea atzeraka joatea besterik ez da eta Snowparkeak, parkeak dira besterik gabe.

Guzti hau dela eta, burura datorkit Uxin hitza. Erronkariko euskalkiko hitz honek zera adierazten du oker ez banabil, haizeak altzatzen duen elur fin-fin hori, ia zirimiri izoztu baten antzerakoa. Ez dut inongo hiztegitan ikusi baina Isaban aski erabilia den hitz bat da.

Agur bero bat

JJ
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 11-02-2009 13:49
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Cita
jj69
Egia esan niretzat meta hitzak beste mota bateko pilaketa bat irudikatzen du, ez baineratakoa. Ez dakit, baina agian metatu hitzak ez du elurraren azaleran gertatzen dena azaltzen, baizik eta toki zehatz baten gertatzen dena. Adibidez haizeak sortzen dituen pilaketak edo makinek geroago erabiltzeko metatzen duten elurra. Baina tira, nik erabiltzekotan metak esango nuke soilik, ez elur-metak.


Horregatik pentsa dot ona leitikela danon arten amankomunen imintzea bakotxak erabilten dauena ttez dauena... ta eritziak jaso.

Cita
jj69
Guzti hau dela eta, burura datorkit Uxin hitza. Erronkariko euskalkiko hitz honek zera adierazten du oker ez banabil, haizeak altzatzen duen elur fin-fin hori, ia zirimiri izoztu baten antzerakoa. Ez dut inongo hiztegitan ikusi baina Isaban aski erabilia den hitz bat da.

Uxin berbarena pulgar arriba Horreek berbak edurraren ohitura dagoan lekutan badira, ta aprobetxa ein behar doguz.

Guk bere beti esan dou aulkia eta arrastreari "arrastri", kabinari arraultza... zeuron modun... baie klaro tuboari beti tubo ta pilonari pilona bere bai risas risas risas



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Ideia politte! Lenengo gazteleraz erabiltzen dittugun hitzen zerrenda bat egin beharko litzeke ta gero hitz hauen euskerazko baliokidek eo aurkittu.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 11-02-2009 15:22
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Kaixo Unai:

behar dozunarako prest pulgar arriba

Euskalbar-eko euskalterm datu basean zera dio

Telesilla:
[2/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Kirola, jokoak, aisia | Eskia
eu teleaulki
es telesilla
fr télésiège
télé-siège
en chair lift



Beraz, ez zenbiltzan horren oker.

Zelan egingo dogu estilo liburua osatzeko?
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Cita
Unai

Horregatik pentsa dot ona leitikela danon arten amankomunen imintzea bakotxak erabilten dauena ttez dauena... ta eritziak jaso.

Noski noski, zure asmoa primerakoa iruditzen jata.pulgar arriba

Dena den argi izan behar dugu espainolez ere barbarismoa dela nagusi arrotza den eskia bezalako kirol batean. Beraz ez diogu gure erderakadei beldur berezirik euki behar.

Beste kontu bat da erderakada beharrezkoa ez izatea edo itzulpenen kalitatea. Nire lanagatik sarritan jasan dut itzulpengintzaren kalitate eskasaren ondorioak. Eta horrek sutan jartzen nau. Badakit ere, sarri kalitate arazoak itzultzailearen lan baldintzetan errotzen direla: denbora gutxi eta itzuli behar denaren ezagutza eskasa. Neronek sekulakoak irakurriak ditut.

Adibidez, Esqui de Fondo itzultzeko batzutan Iraupeneko Eskia erabiltzen da, edo Esqui Nordico-rentzat Eski Nordikoa (Euskalterm edo Elhuyar). Hara! Nafarroan Ipar-Eskia erabiltzen dute. Niretzat askoz ere egokiagoa. Nik ez dut sekula beste hizkuntzentan espainolaren "fondo" edo "iraupen" hitzen baliokiderik ikusi eskiarentzat. Hortaz gain Nordiko erabiltzea Ipar- erabili beharrean, soberako barbarismo deritzot.

Dena den "futbolean" egiten badugu edozein hitz erabiltzea zilegi litzateke. smiling smiley

Adibidez Fijación, nik fijazioa esaten dut. Finkagailua edo lotura arrotzak egiten zaizkit zeharo. Baina kontuz, zeren eta RAEk ez dut Fijación hitzarentzat erabiltzen dugun esanahia ematen. Kasu hortan Atadura hitza egokiagoa litzateke.

Azken finean "lotsagabeagoak" behar dugu izan bai barbarismoekin bai itzulpen artifizialekin. Kasu batean zein bestean ohiturak garatuko du eta finkatuko du gure hiztegia.

Uff, a ze txapa bota dudan. Ea, berriz lanea, kontxo!!

ongi izan

JJ
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 11-02-2009 18:01
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Niri hainbat hitz bururatzen jastez, euskaraz zelan esan ez dakidanak. Horietako lau jarriko dodaz:
Espatula, cola, patin eta canto.

Baten bat animatzen da horien baliokide dan euskarazko berbaren bat jartzera?

Espatula: aurrekaldea
Cola: atzekaldea
......
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Aupa Oiz

Niretzat Canto Ertza da. Ertzekin eskiatzeko eskatzen diot semeari.

Cola, Buztana esango nuke.

Espatularentzat Aurrea edo Aurrekaldea erabiliko nuke eta Patin esateko agian Patin ere erabiliko nuke.

Guzti hauetatik gehien erabiltzen dena uste dut Ertza dela. Beste hiru hitzok eskien ezaugarriei dagokie, eskiatzeari berari baino gehiago nire ustez.


JJ
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 09:14
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 195
Nik sentitzen dot nire aportaziñoa oso urrie izetea baina nik aurtengo jaitsialdi (bajada) danak frantsesez in dodaz. Datorren astean bisita euskaldune daukot ta ie ze urtetan dan
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 09:48
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Teleskiei agian erremonte edo?

"Elur-metak"-ei buruz neri ere belarrira haizeak sortutako metaketa modukoak jotzen dit. Agian "Elur-pilaketak" edo??

Eskiei buruz, "eski-burua", ertzak eta "eski-buztana" nire ustez
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 12-02-2009 10:04
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Atzo BERRIAko estilo liburua begira egon nintzen eta eskiaz ezer aipatzen ez duen harren (guztiz normala), Pirineoetako ipar-isurialdeko eta Alpeetako eskualdetako izenak jartzen ditu, adib: haute garone - garona garaia, etab.

Ea bertan agertzen direnak batu eta hamen jartzen ditudan.

bestalde ondo legoke baten batek orden apur bat jartzea eta agertzen doazen hitzak nunbaiten batzea. Bestela kontsulta egin nahi duenak post guztiak irakurri beharko ditu Loco - Crazy
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 10:25
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Beste post-batean jarri dudana:

2 alud de nieve: elurrolde, ausa, elur-jausi, lurta

"Elurrolde" ondo ikusten dezute?
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 10:35
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 3.760
Niretzat naturalagoa da "elur-jausi".
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Joer, niretzat Elur-jausi da hitz egokia. Elurrolde nahiko asmakizun ematen du. Uholde daukagunez, uraren ordez elurra jarri eta badugu hitza!! Flipetako!!

Hortaz gain, elur-jausi hitzak goitik beherako mugimendua adierazten du, elurrarekin gertatzen dena hain zuzen eren. Aldiz, uholdeak ditugunean gehienetan erreka eta ibaiek gainezka egiten dutenean izaten da eta urak nolabait betik gora egiten du. Beraz elurrolde batek adierazten duena arraro samar deritzot.

Ausa hitza nik ez dut erabiltzen...
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 10:55
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.524
pulgar arriba smiling smiley hau idei ona!!!



"IZAN ZIRELAKO GARA, IZAN GARELAKO IZANGO DIRA" Por lo que fueron somos, por lo que somos serán.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 11:45
Erregistro-data: 17 urteak lehen
Mezuak: 88
Gauza honeetan beti erdiko bidea hartu ta erderakada batekin konpontzen dot.
Baina primeran iruditzen jata guztion artean eskiari buruzko euskera tekniko bat adostea.

nik "telearrastre"-ei "gancho" esaten dotsiet, agian hortik itzulera errezagoa izan dezake. Itzulketa mako da.

Ea! euskaltzaindikoak zer deritsozue honi buruz....... Diablillo



There are blue, red and black slopes
But the best ones are white
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 11:57
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 3.760
Ia, orden apur bat jartzearren:

"Termcat" Kataluniako terminologia-banku publikoak badauzka neguko kirolen berbategi osotu bat, 4 hizkuntzatan. Horretaz gainera, Euskalterm-ek era baditu kirol-terminoak batuta, nahiz eta ez espreski neguko kiroletakoak. Horrekin ez da zaila zerrenda bat lortzea, eta hori oinarri hartuta gure ekarpena egin falta dena osotuz eta dagoena ikusiz.



================================================================



Tota la terra que el meu cor estima, des d'ací es veu en serres onejar.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 14:03
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Apur bet denpora dekotenen... orden apur bet jartzen saiatuko naz...

Bestela "elur metak" edo... frantsesez konkorrak deitzen diz... ta egie esan konkor moduko elur pilaketak diz... beharbada naturalagoa.

Hortik be atara letike berbaren bat... diñot, antzekotasun bat deukeen gauzetatik. Arlo askotan egiten doun modun.

Ta galdera bat... adibide Uxin berba jarrita. Ez jatsue eiten uxin hori "usin" baten moduko bat dala? Esan gure dot, haizeak egindako usin bat balei?



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 15:03
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Ah! Ta beste gauz bat. Geuk beti "ataduras" lokarriak esan dou eta "cantos" ertzak bere bai.



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 12-02-2009 21:04
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 1.524
ETB3 oraintxe bertan esan dutenez, "espesores" LODIERA esan dute, logiko, baina nik ez nekien Vergonzoso



"IZAN ZIRELAKO GARA, IZAN GARELAKO IZANGO DIRA" Por lo que fueron somos, por lo que somos serán.
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Oiz
Oiz
Bidalita: 25-02-2009 18:24
Erregistro-data: 18 urteak lehen
Mezuak: 1.061
Gooooooora! Escalador

Ez daukat ahaztuta BERRIAko estilo liburuko berbena, baina azken aldo honetan alpertuta nabil Porretas etxien nabenien beste zeregin batzutan ibiltzen naz eta beti izten dot beste baterako.

Ez dau proposamen berririk ala?
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 25-02-2009 18:34
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Cita
Oiz
Gooooooora! Escalador

Ez daukat ahaztuta BERRIAko estilo liburuko berbena, baina azken aldo honetan alpertuta nabil Porretas etxien nabenien beste zeregin batzutan ibiltzen naz eta beti izten dot beste baterako.

Ez dau proposamen berririk ala?

Neu pez dot ahaiztu... baie azken egunotan lanez lepo nago 5 minutu emoteko. Eia aste hau bukatu aurretik berba batzu paratn dotezan guiño



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 21-08-2009 11:52
Zuzendaria
Erregistro-data: 19 urteak lehen
Mezuak: 8.726
Atzo, Etb-3an, Kanadan harrien ganeko eskiari buruzko erreportai baten "kantalak" berba erabil eureen gazteleratik "cantos" itzultzerakoan... beraz, goian imini dot ha berbea



Skiing is a very personal experience. You don't have to do what everybody else is doing.
It's kind of like dancing. You don't have to be good to enjoy dancing.
You just kind of get with the rhythm. In this case, the rhythm of the mound, the rhythm of the snow.

C. Crozer -In pursuit of soul
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 26-08-2009 18:47
Admin
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 3.584
Ea aurten prestatzen degun estilo liburua...



Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Bidalita: 15-10-2009 13:31
Erregistro-data: 16 urteak lehen
Mezuak: 267
aupa...

gorago ere erraten duten arren, ESQUI DE FONDO euskaraz IRAUPEN ESKIA edo ta IPAR ESKIA erabiltzen da...nik uste biak onartu daitezkela, nahiz eta neri Iraupen eskia gehiago gustatu, kirolaren muina islatzen baitu hitz horrek, hau da FOndoa edo iraupen...
Karma: 0 - Votos positivos: 0 - Votos negativos: 0
Escribe tu respuesta






AVISO: La IP de los usuarios queda registrada. Los comentarios aquí publicados no reflejan de ningún modo la opinión de nevasport.com. Esta web se reserva el derecho a eliminar los mensajes que no considere apropiados para este contenido. Cualquier comentario ofensivo será eliminado sin previo aviso.