Aupa! Irakurri berri dut beste "hari" batean hau ez dela euskararen gaineko eztabaidak burutzeko lekua, batez ere, zelako euskaldunak dabiltzan kontuan harturik. Berau izan daiteke, hain zuzen ere, kontrako jarreraren aldeko argudioa. Zera esan nahi dut, jendea ikasten badabil, eta arazoren bat edo zalantzaren bat baleuka, non hauxe baino leku hoberik argitzeko edota komentatzeko?
Ez da posible azpiforo edo ...
(ez dakit, ea "txerife"ek zer dioten) antzeko zer edo zer sortzea? Lagunartean beti luzatzen ditugu galderak lasaixeago, ezta?
Ez dago Pagasarri bezalakorik. Pequeño y humilde pero no tiene igual.